Gizartea -
Zirkulazioa
Hamasei urteko neskato bat hil da auto-istripuz, Barazarren
Ama gidatzen ari zen autoa errepidetik irten eta irauli egin da. Adingabea autoan harrapatuta geratu da, eta askatu dutenerako, hilda zegoen.
Erredakzioa
Hamasei urteko neskato bat hil da bart Areatzan (Bizkaia) auto-istripu batean, Barazar mendatean, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Ezbeharra gaueko hamarrak aldera gertatu da, N-240 errepidean. Ama gidatzen ari zen autoa errepidetik irten eta irauli egin da.
Neskatoa autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek askatu dutenerako, hilda zegoen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea