Gizartea -
Auzipetua
Ruiz-Mateosek ez du deklaratu eta aske gelditu da behin-behinekoz
Atxilotuta iritsi da ustezko iruzur batengatik auzipetu gisa deklarazteko eta epaitegira sartu denean "hiltzen ari naiz", esan die bertan zeuden kazetariei.
Erredakzioa
Jose Maria Ruiz-Mateos enpresaburuak ez deklaratzeko eskubideari heldu eta Maria Pascual Palmako epaitegiko epailearen aurretik pasatu ostean behin-behineko askatasuna eman diote.
Atzo etxean atxilotu zuten, Madrilen, Mallorkako hotel bateko salerosketan ustez iruzur egiteagatik.
Ruiz-Mateos 09:45ean pasatu da epailearen aurretik 08:00etan epaitegira iritsi ostean. Orduan, "hiltzen ari naiz emakume gaizto honen erruagatik", adierazi die bertan zeuden kazetariei epaileari aipamen eginez.
10:00ak pasata aske gelditu da.
Palmako epaitegian aztertzen ari diren kasu batean, Mallorcan hotel baten salerosketan iruzur egitea leporatzen diote, baina lehengo astean epaitegira ez joatea erabaki zuen hirugarrenez.
Atzo Madrilen atxilotu ostean, Ruiz Mateos Balear Uharteetako polizia etxe batera eraman zuten eta bertan pasatu du gaua.