Gizartea -
Gasteizen
Haragia bitrozeramikan, euskal sukaldaritzaren 'esperientzia' berria
Emakume gasteiztar batek bitrozeramika gainean jarri zuen haragia. Kea zela eta, suhiltzaileak bertara joan behar izan ziren.
Erredakzioa
janaria prestatzeko era berezi eta berri batek su-hiltzaileen laguntza behar izan zuen atzo Gasteizen, dei batek etxebizitza batetik ke asko ateratzen ari zela ohartarazi ostean.
Arratsaldeko ordu biak inguru ziren, eta beste etxebizitzetan bezala, Arabako hiriburuko Oto hiribideko 9. zenbakian bazkaria egiteko prest zeuden.
Baina bertan, etxearen jabeak haragia prestatzeko era berriztatzea erabaki zuen, euskal sukaldaritzaren esperientzia berria izango balitz bezala.
Haragia prestatzeko era "berezia"
Emakumeak, jarraian jateko asmoa zuen haragi zatia bitrozeramika gainean jarri zuen zuzenean, haragia prestatzeko era "berezi" bat erabiliz.
Dena den, ez zuen bere helburua lortu, eta haragi zatia erre egin zitzaion, etxea kez bete zitzaion, bitrozeramika garbiketa on baten beharraz geratu zen eta bertaratu ziren suhiltzaileek bazkaldu gabe joan behar izan zuten emakumearen etxetik.