Gizartea -
BILBON
Gizon bat atxilotu dute, bikotekidea eskaileretatik botatzeagatik
Ertzaintzaren patruila bat etxebizitzara bertaratu zenean, biktima arin zaurituta zegoela ikusi zuen, baina anbulatoriora eraman zuten azterketa egiteko. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Erredakzioa
Poliziak gizon bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea ustez etxebizitzako eskaileretatik bota zuelako eztabaida bat izan eta gero.
Ertzaintzaren arabera, asteazken honetan atxilotu zuten gizona, San Frantzisko auzoan, bikotekideak eskaileretatik behera bota zuela esanez emakume batek Ertzaintzari deitu ondoren.
Patruila bat bertaratuta, atarian topatu zuen biktima. Zauri arinak zituen arren, anbulatoriora eraman zuten azterketa egitera.
Bikotekidea oraindik etxe barruan zegoela esan ondoren, agenteek 37 urteko ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.