Gizartea -
Curitiban
Biarriztar gazte bat hilik aurkitu dute Brasilen, labankada batekin
Gertakaria Curitiban gertatu da, Brasil hegoaldean. Gazteak lau hilabete zeramatzan bertan ikasten, anaiarekin batera.
Erredakzioa
Joan den larunbatean hogei urteko biarriztar bat hilik aurkitu zuten Brasil hegoaldean dagoen Curitiba hiriko kale batean, naiz.info-ren arabera.
Dirudienez, gaztea labankada batez hil zen. Gaua taberna baten igaro ondoren, gazteak etxeranzko bidea hartzeko asmoa zuen, baina bidean beste bi pertsonekin eztabaidatzen geratu zen, aurretik aipatutako iturrien arabera.
Labankada bat zeukan bihotz alboan. “Segurtasun-kamerek erakusten dutenez, gaztea identifikatu gabe dauden bi pertsonekin hasi zen eztabaidan. Dena den, Polizia-agenteak bertaratu zirenerako gaztea hilik aurkitzen zen”, ziurtatu dute iturriek.
Gazteak lau hilabete zeramatzan herrialde horretan ikasten, anaiarekin batera.