Gizartea -
Kordobako umeak
Ruth eta Joseren ama: 'Nireak bakarrik zarete, ez duzue aitarik eduki'
Jendaurrean irakurritako gutunean, "inork eta ezerk" ezin duela ama bat bere umeengandik aldendu esan du Ruth Ortizek, eta seme-alabak "egunero" bihotzean izango dituela azpimarratu du.
Erredakzioa
Urriaren 8an Cordoban desagertu ziren bi anaia-arrebaren amak, Ruth Ortizek, beraiei zuzendutako eskutitz bat idatzi du: “Ruth eta Jose maiteak, nire seme-alaba kuttunak zarete, nireak bakarrik, inoiz ez duzuelako aitarik izan”.
Bi seme-alabak “betirako bere bihotzen” egongo direla idatzi du eskutitzean eta “kotoizko hodeiekin eta euren aitona Sebastianekin” jolas dezatela eskatu die.
Antonio Santiago Justizia Ruth eta Joserentzat plataformaren bozeramaileak irakurri du eskutitza Las Quemadillas Breton familiaren etxe parean, bi haurrentzako panpinak, kandelak eta mezuak uztera joan diren 200 bat lagunen aurrean. Umeen amak jakinarazi nahi izan du, “ezerk eta inork” ezin duela ama bat bere seme-alabengandik banandu, eta “beti bere bihotzean” egongo direla gaineratu du, “bere bizitzako egun guztietan”.
Gutuna hurrengo esaldiarekin amaitu du: “Maite izan zaituztet, maite zaituztet eta ama batek bakarrik ahal duen bezala maiteko zaituztet beti”.
Umeen eta nagusien elkartasuna
Irakurketa amaitutakoan, ekitaldira joan direnek (tartean ume asko) gogor txalotu dute eta ehunka panpin, kandelak eta mezu asko utzi dituzte, besteak beste, “Ruth eta Jose, Corbobako umeek ez zaituztete inoiz ahaztuko” edo “beti egongo zarete gure bihotzetan”.