Gizartea -
Ojen herrian
Malagako sutea kontrolatuta dago
Malagako probintzian piztu den suteak hobera egin du azken orduetan eta kontrolatuta dago jada. 8 hegazkin itzaltze lanetan ari dira.
Erredakzioa
Malagako probintzian, Ojen herrian, piztutako sutea kontrolatzea lortu dute gauerdian Andaluziako suteen itzaltze lanetarako taldeak adierazi duenez.
Hala ere 400 lagun inguru egon dira itzaltze lanetan gau osoan zehar sutea berpiztea ekiditeko. Goizean goiz, Andaluziako Juntako eta Ingurugiro Ministerioaren hegazkinek ere lanei ekin diete eta 8 hegazkin lanean ari dira.
Ojen herriko sutearen egoerak hobera egin du eta alerta maila lehenengora jaitsi dute.
Sua Ojenen piztu zen arren, arazo gehien eman dituen zona Coin eta Monda artekoa izan da, Luis Planas Ingurugiro kontseilariak azaldu duenez. Gaur bertan suteak kaltetutako hektareen berri emango dutela gaineratu du.
Suteak 78 urteko britainiar baten heriotza eragin du eta beste bizilagun bat desagertuta dago.
1.400 lagun etxeetatik atera dituzte, eta gehienak lagun eta senitartekoen etxeetan dauden arren, 150 Marbellako kiroldegian daude eta beste 200 zentro publikoetan.