Gizartea -

Hezkuntza teknikak

Harvardek mintegi bat emango die Begoñazpi Ikastolako irakasleei

Begoñazpi Ikastolako irakasleek “Ulermenerako hezkuntza” izeneko teknika pedagogikoan sakonduko dute, ikasleen ikaskuntza hobetzeko helburuarekin.

Begoñazpi Ikastola. Argazkia: begonazpi.net.
Begoñazpi Ikastola. Argazkia: begonazpi.net.
Begoñazpi Ikastola. Argazkia: begonazpi.net.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harvard Unibertsitate estatubatuarrak mintegi bat emango die Bilboko Begoñazpi Ikastolako irakasleei, “ikastolako hezkuntza teknikak hobetu eta ikasleen ulermena handitzeko xedearekin”. Horretarako, irakasgaien ulermen teknikak eta ikasgeletako lan antolakuntza aztertuko ditzte.

Hezitzaileen lan garapenean trebatutako Harvardeko bi irakaslek “master class” bat eskainiko diete Bilboko ikastolako irakasleen klaustroari, irailaren 3, 4 eta 5ean.

Ikastolak zenbait urte daramatza ikasleen praktika pedagikoak hobetzen arduratuta.  “Pentsatzen irakatsi behar da”, Nerea Begoña Begoñazpiko zuzendariaren arabera.

'Project Zero'

Ekimena unibertsitate amerikarrera joan ziren Bilboko bi irakasleren bisitaren ostean sortu zen. AEBetan goi-mailako irakaskuntza ematen duen unibertsitate zaharrenak ‘Project Zero’ ikerketa proiektu aitzindaria jarri zuen martxan, irakaskuntza, pentsamendua, arteen sormena, zientzia, irakasgai humanistikoa, eta hezkuntza ulertu eta hobetzeko.

Hezkuntza teknikak Begoñazpi Ikastolara zabaldu nahi izan dituzte. Horretarako, ‘Project Zero’ garatu zuten bi aditurekin harremanetan jarri ziren, Patricia Leon eta Maria Ximena Barrera irakasleekin, hain zuzen ere, eta orain prestakuntza-mintegia emango dute Bilboko Begoñazpi Ikastolan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea