Gizartea -
Asturiasen
Arabar bat hil da Caresko zeharkaldian gertatutako harri jausi batean
41 urteko gizonezkoa Caresko zeharkaldia egiten ari zen, eta harri batek buruan jo ostean, amildegira erori zen.
Erredakzioa
Gasteizko 41 urteko gizonezkoa, L.M.I.P, Caresko zeharkaldia egiten ari zela hil zen, harri jausi baten ondorioz, Cabralesen. Gorpua Llaneseko tanatoriora eraman dute eta gaur bertan egingo diote autopsia.
Larrialdietarako zerbitzuek igandean jaso zuten abisua, 15:24ean. Caresko zeharkaldia egiten hasi eta segituan harri jausi bat gertatu zela ohartarazi zuten hainbat pertsonak, eta taldeko lagun bat falta zela esan zuten.
Erreskate taldeak bertara joan ziren eta amildegian eroritakoaren gorpua aurkitu zuten. Medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko eta Llaneseko tanatoriora eraman dute gorpua. Lehen informazioen arabera, Los Colladines gune parean harri jausi bat gertatu zen; harri batek biktima buruan jo eta ondorioz erori egin zen.