Gizartea -
Iruña
9 atxiloketa, Aranzadi parkeko lanen kontrako protestetan
Aranzadi Auzolanean elkarteak esan duenez, joan den asteko 3 atxiloketez gain, beste 3 izan ziren atzo, eta gaur ere 3 lagun atxilotu dituzte. Baratzeak desagertzearen kontra ari dira protesta egiten.
Erredakzioa
Iruñeko Aranzadiko meandroan parke bat eraikitzeko Udalak martxan jarri nahi dituen lanek istiluak eragin dituzte Iruñean, bertan dauden baratzeak desagertzearen kontra protestak deitu baitituzte hainbat taldek. Joan den astean bezala, atxiloketak egon gaur ere.
Lehengo astean Udaltzainei kasu ez egitea egotzita hiru lagun atxilotu zituztela adierazi dute Aranzadi Auzolaneaneko kideek ohar baten bitartez. Atxiloketa horiei atzo beste hiru gehitu behar zaizkiela eta gaur beste hiru gaineratu dute, baratzetan sartu nahi zuten garabiei lotzeagatik. "Gaur beste hiru lagun atxilotu dituzte, bi garabietara igotzen ari zirenean", esan dute.
Baratza "Iruñeko jantoki sozialei jakiak emateko" jarri zutela gaineratu dute, eta garabiak irten direnean, taldeko kide gehiagok baratzean jaki gehiago jarri dituztela nabarmendu dute. Halaber, makinek berriz ere dena suntsitu arren, berriz ere egingo dutela zehaztu dute.