Gizartea -

Unibertsitate ikerketa

Lan mendekotasuna sufrituko dugu?

EHUren ikerlan batek iragarri du hurrengo urteetan zabaldu egingo dela lan mendekotasuna.

Lan mendekotasuna.
Lan mendekotasuna.
Lan mendekotasuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke 2015eko abendurako lan mendekotasuna % 4,6tik % 11,8ra igotzea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoak, Castelloko Jaume I.a Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egin duten ikerketa baten arabera.

Ikertzaileek lan mendekotasunak hurrengo urteetan izango duen bilakaera aztertu dute, krisi ekonomikoaren balizko bide guztiak kontuan izanda. Ikerketak nabarmendu du mendekotasuna “zabaltzea” ekiditeko neurriak hartu behar direla; bestela, “mende honetako gizarte-psikopatia” bilakatuko da.

Ikerketaren arabera, langile batzuek mendekotasuna paira lezakete: “Askok lana dibertimendu moduan hartzen dute, baina beste batzuek denbora eta energia lar xahutzen dute”.

Ikertzaileek hiru kategoriatan banatu dituzte langileak: langile arrazionalak (40 ordu edo gutxiago, astean); lan gehiegi egiten dutenak (40 ordu baino gehiago), eta mendekotasuna jasaten dutenak (neurriz gaineko erantzuna eman dutenak).

Ikerketak lan mendekotasuna igo egingo dela iragartzen du, bai ekonomiak hobera egingo balu (% 11,88), baita, krisi ekonomikoak okerrera egingo balu ere (% 11,55).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea