Gizartea -

Gernikako auzitegian

Bakioko erasoagatik atxilotutako gizona epailearen aurretik pasatu da

Labankada jaso zuen 18 urteko emakumea arriskutik kanpo dago eta ospitaleko gela arrunt batera eraman dute jada.

Erasoa gertatu zen tokia, Bakion.
Erasoa gertatu zen tokia, Bakion.
Erasoa gertatu zen tokia, Bakion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean Bakion bi gazteri eraso egin zien 32 urteko gizonezko brasildarra epailearen aurretik pasatu da goizean, Gernikako auzitegian, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ostiraletik larunbaterako gauean gertatu zen erasoa: gizonezko batek bikote bati labana batez eraso zion, Bermeo eta Bakio lotzen dituen errepidean.

Zaurien ondorioz, 18 urteko neska Gurutzetako ospitalean dago. Dagoeneko arriskutik kanpo dago eta horregatik gela arrunt batera eraman dute. Bikotekidea Basurtuko ospitalean artatu zuten eta igandean hartu zuen alta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea