Gizartea -
Erabakia
'Eurovegas' Madrilen egitea aukeratu du Las Vegas Sands enpresak
Las Vegas Sands enpresa mundu osoko 500 enpresa handienen artean dago eta "Eurovegas" egiteko diruaren % 25-35 bitartean emango duela iragarri du.
Erredakzioa
"Eurovegas" proiektua Madrilen egingo da. Hori iragari du Las Vegas Corp. enpresak, eta era honetan, lehen fasea amaitu, eta orain, bigarrenarekin hasiko dira; kokapen zehatza eta finantziazio aukerak zehaztuz.
Ohar baten bitartez adierazi duenez, "Eurovegas" egiteko diruaren % 25-35 bitartean emango du enpresak, baina oraindik kontinenteko testuinguru ekonomikoren zain daudela gaineratu du.
"Madrileko eta Bartzelonako lagunei eskerrak eman nahi dizkiegu, prozesurako emandako laguntzarengatik. Bi hiriek asko lagundu gaituzte", adierazi du Sheldon G. Adelson konpainiako zuzendariak esan duenez.
Las Vegas Sands enpresak AEBetako Las Vegas hirian du egoitza nagusia eta mundu osoko 500 enpresa handienen artean dago Forbes zerrendaren arabera. 40.000 langile inguru ditu eta 2012. urtean 9.410 milioi dolar inguruko salmentak izan zituen.
Orain arte, multinazionala AEBetan, Macaun eta Singapurren egon da.