Gizartea -

Jokoaren Europako hiriburua

Nolakoa izango da Eurovegas?

17.000 milioi euroko inbertsioa eskatuko du eta 260.000 lanpostu sortuko ditu Madrilen eraikiko duten jokoaren Europako hiriburuak. Lehen fasearen inaugurazioa 2016. urtean izan liteke.

Eurovegas eraikitzeko Alcorconen (Madril) kokatutako lur-eremuak. Argazkia: EFE
Eurovegas eraikitzeko Alcorconen (Madril) kokatutako lur-eremuak. Argazkia: EFE
Eurovegas eraikitzeko Alcorconen (Madril) kokatutako lur-eremuak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sheldon Adelsonek Espainian jokoaren hiria sortzeko ametsa beteko du azkenean, eta Madrilen egingo du. Hala ere, oraindik ez dute zein herritan kokatuko duten iragarri.

Las Vegas Sands konpainiak jokoaren gunea eraikitzeko kapitalaren % 25 eta 35 artean jarriko duela azaldu du. Oraindik kopururik jakinarazi ez duen arren, 17.000 milioi euroko inbertsioa eskatuko du eta 260.000 lanpostu sortuko dituela argitaratu dute hainbat hedabidetan. Lehen fasea 2016. urtean eta proiektu osoa 2022an inauguratu lezaketela aurreikusi dute.

Eurovegasek Las Vegasen eredua kopiatu nahi du: etorbide nagusi luze bat eta alboetan eraikin altuak.

Bezeroak

Eurovegaseko bezeroak Europako txoko guztietatik etorriko direla uste dute proiektuaren arduradunek. Horrez gain, errusiarrak ere jokoaren Europako hiriburura gerturatuko direla ere uste dute (horiek dira Espainiako kostaldean diru gehien uzten duten turistak).

Singapurreko eredua oinarri

Sheldon Adelsonen hitzetan, Singapurren duen Marina Bay Sands izeneko gunea hemendik aurrera eraikiko dituen jokoaren hiriburu berrien eredua izango da, baita Madrilen eraikiko duenarena ere.

Marina Bay Sands Singapurreko badian dago, eta kasinoak, hotelak, jatetxeak, eta aisialdirako eta erosketak egiteko guneak ditu. 2004an eman zizkion hango Gobernuak gune hori eraikitzeko lur-eremuak Adelsonen konpainiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea