Gizartea -

Inkesta baten arabera

Homofobia jasan duten ikasleen % 35ek bere burua hiltzea pentsatu dute

Homofobiak eragiten duen jazarpena 12 eta 15 urte bitartean hasten da, eta biktima gehienek etxean ez dute gertatutakoa kontatzen.

Homofobiagatik eskola-jazarpena jasaten dutenen inguruko ikerketa.
Homofobiagatik eskola-jazarpena jasaten dutenen ikerketa.
12 eta 15 urte bitartean hasten dira jazarpen homofoboak eskoletan

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orokorrean, 12 eta 15 urte bitartean hasten dira ikasleak homofobiagatik jazarpena jasaten. Eskola-jazarpena egiten duten gehienak mutilak dira eta biktimen % 80k ez dute etxean ezer kontatzen.

Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioak ikastetxeetan homofobiagatik jazarpena jasaten duten gazteei internet bidez egindako 653 inkestetatik ateratako ondorioak dira.

Suizidioak Prebenitzeko Nazioarteko Egunean, homofobia jasaten dutenek bere buruaz beste egiteko duten "arrisku handiaz" ohartarazi nahi izan dute ikerketaren arduradunek. Inkesta egin duten ikasleen % 43k bere buruaz beste egitea pentsatu duela aitortu du, horien % 81ek planifikatu ere egin du, eta % 17, gainera, saiatu egin da horretan.

Inkesta horien arabera, hamar gazte homosexualetatik zazpik urtebete baino gehiagoz jasan dute jazarpena, % 42k ez dute eskolan laguntzarik jaso, eta % 11k irakasleen laguntza jaso dute.

Hamar gazte homosexualetik zazpik urtebete baino gehiagoz jasan zuen jazarpena, eta % 42k ez zuen eskolan inongo laguntzarik jaso. % 11k, ordea, irakasleen laguntza jaso zuela aitortzen du.

Gehienek, % 82k hain zuzen, ez dute etxean ezer esan, eta kontatu dutenen artean, % 73k amaren laguntza jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea