Gizartea -

"Barkamena" eskatu du

H&Mk merkatutik kendu du Sanchez Gordilloren omenezko kamiseta

Kamisetak "Elikagaiak herritarrentzat, ez munduko goseteari - Juan Manuel Sanchez Gordillo" leloa zuen.

Gordilloren omenezko kamiseta. Argazkia: Weekday
Gordilloren omenezko kamiseta. Argazkia: Weekday

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Weekday enpresak (H&M taldearena da) merkatutik kendu du Juan Manuel Sanchez Gordillo Marinaledako (Andaluzia) alkatearen omenezko kamiseta, eta "barkamena" eskatu du.

"Weekdayren asmoa ez da inoren alde agertzea, eta deitoratu egiten du bezeroei kamiseta iraingarria iruditu bazaie", adierazi du konpainiak, agiri batean.

Kamisetek "Food to the people, No world hunger - Juan Manuel Sanchez Gordillo" ("Elikagaiak herritarrentzat, ez munduko goseteari") leloa zuten, eta "Zeitgeist" izeneko proiektu baten parte ziren.

"Helburu nagusia gure gizarteko albiste edo gertakizun garrantzitsuak irudiztatzea zen", azaldu du konpainiak.

Weekdayk 20 denda inguru ditu Suedian, Norvegian, Danimarkan, Finlandian, Alemanian eta Herbeheretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea