Gizartea -
Elkarrizketak egiten
Ana Pastor kazetariak CNN katean arituko da
CNNren esanetan, espainieraz hitz egiten dutenen artean eta kateak Espainian duen marka zabaltzen lagundu die.
Erredakzioa
Ana Pastor kazetaria CNN katean hasiko da lanean eta elkarrizketak egingo ditu Nazioarteko CNN eta Espainierazko CNN kateetan, baita hainbat medio digitaletan ere.
Espainiako eta nazioarteko politika, kultura eta kirol munduko pertsona ezagunei elkarrizketak egingo dizkie.
Orain arte, Ana Pastor "Los desayunos de TVE" saioa aurkeztu du.
Ohar baten bitartez azaldu duenez, Ana Pastor pozik dago telebistako kazetaritzan CNN "erreferentziazko katea" delako, eta urte askotan "profesionaltasunaren, konstantziaren eta informazio eta demokraziaren indarraren eredu izan den lantalde bateko kide" izango delako. Gainera, "herritarrekin konprometitutako kazetaritza zintzoa" egiteko aukera dela nabarmendu du.
Bestalde, Cynthia Hudson Espainierazko CNN kateko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "Ana Pastorren esperientzia eta maila duen kazetari bat izatea aukera bikaina da". Halaber, espainieraz hitz egiten dutenen artean eta kateak Espainian duen marka zabaltzen lagunduko diela nabarmendu du.