Gizartea -

Segurtasun zalantzak

Espainiak ezin dio baimena kendu Ryanairri

Europako Batzordeak gogoratu du jatorrizko Estatua dela segurtasun arrazoiengatik hegazkin konpainia bati hegan egiteko baimena ken diezaiokeen bakarra. Irlandan dago erregistratuta Ryanair.

Ryanair
Ryanair
Ryanair

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak gogoratu du jatorrizko estatua dela segurtasun arrazoiengatik hegazkin konpainia bati hegan egiteko baimena ken diezaiokeen bakarra. Irlandan dago erregistratuta Ryanair.

Segurtasun arrazoiak oinarri hartuta ere, Espainiak ezin dio beste estatu batean erregistratuta dagoen hegazkin konpainia bati baimena kendu, Europako Batzordeak gogoratu duenez. Beraz, ezin izango du horrelako neurririk hartu Ryanair enpresarekin, Irlandan baitago azken hau erregistratuta.

Segurtasun neurrien inguruko zalantzei erantzuna ematea zein isunak ezartzea ere jatorrizko estatuari dagokio.

Dale Kidd Europako Batzordeko bozeramaileak argitu duenez, herrialderen batek konpainia baten inguruko zalantzak baldin baditu jatorrizko estatu horrengana edo Europako Batzordearengana jo dezake, neurriak har ditzaten.

Espainiako Gobernuak zigorrak gogortu nahi dituAna Pastor Sustapen ministroak astelehenean adierazi zuenez, Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko araudia aldatzea eskatuko du, estatuetako agintariek aire konpainien inguruan dituzten eskumenak handitzeko eta "zigor-araudia gogortzeko".

"Espainian, gure herrian, prezio baxuak egotea bermatu nahi dut, orain low cost izenarekin ezagutzen duguna, baina herrialde honetan ez da low securityrik izango", esan zuen atzo ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea