Gizartea -

Kordobako haurrak

Bretonek seme-alabak parkean galdu zituela esan du

Leporatzen zaizkion gertaerak ukatu egin ditu, epaiketan. Akusazio partikularrak hiru egozpen berri eskatu ditu: Bretonen amari, anaiari eta koinatuari, justiziari oztopatzea leporatuta.

Jose Breton. EFE
Jose Breton, epailearen aurrean

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Bretonek, Ruth eta Jose 2011ko urriaren 8an desagertutako haurren aitak, Jose Luis Rodriguez Lainz instrukzio epailearen aurrean leporatutako ekintzak egin izana ukatu du. Bretoni bi hilketa delitu egotzi dizkiote, astungarri gisa maltzurkeria eta ahaidetasuna kontuan hartuta. Halaber, akusazio partikularrak hiru egozpen berri eskatu ditu: Bretonen amari, anaiari eta koinatuari, Justiziari oztopatzea leporatuta.

Maria del Reposo Carrero Ruth Ortizen (2 eta 6 urteko haurren ama) abokatuak Jose Bretonen hiru familiar auzipetzea eskatuko du, Justizia oztopatzeagatik. Kordobako auzitegietatik irtetean, Reposok azaldu duenez, Bretonen familiak ez du parte hartu gertakizunetan, "baina ezkutatu egin ditu, eta delitu hori gaitzesgarria da", gaineratu du.

Bretonen deklarazioa 16:30ean hasi da, eta bi ordu iraun du. Bertan leporatzen zaizkion gertaerak egin izana ukatu du, eta seme-alabak Kordobako parke batean galdu zituela errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea