Gizartea -
Zirkulazioa
Ireki dute A-8a Mendaron, kamioia errepidetik kendu eta gero
Kamioi batek istripua izan du eta AP-8 autopista erabat itxi behar izan dute Elgoibar eta Mendaro (Gipuzkoa) artean, Bilbora bidean. Ez da zauriturik izan.
Erredakzioa
Kamioi batek istripua izan du AP-8 autopistan, Mendaron (Gipuzkoa), eta errepidea itxi egin behar izan dute Bilboko noranzkoan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. 11:30etarako, ordea, errepidea erabat ireki ahal izan dute, kamioia errepide erditik kentzea lortu dutelako.
Dirudienez, kamioi batek artaziarena egin du, goizeko bederatziak aldera, eta bide erdian geratu da, Mendaro eta Elgoibar (Gipuzkoa) artean. Zorionez, ez da zauriturik izan.
Ertzaintzak N-634 errepidetik bideratu du zirkulazioa Bilborantz, baina 11:30etarako kamioia errepidetik kentzea eta bi erreiak irekitzea lortu dute.