Gizartea -
Polizia Nazionala
Pertsona bat atxilotu dute Athleticek jokatutako Kopako partidaren atarian "indarkeria sustatzeagatik"
Ikerketa San Mameseko zelaiaren inguruetan izandako istiluen ondorioz abiatu zuen Polizia Nazionalak, Athleticen eta Atletico Madrilen arteko Kopako finaerdietako partidaren atarian.
EITB MEDIA
Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu du sare sozialen bitartez Ertzaintzaren eta Atletico Madrilen jarraitzaile ultraeskuindarren aurkako "indarkeria bultzatzeagatik", martxoaren 29an Bilbon jokatutako Errege Kopako finalerdiaren aurreko egunetan. Ikerketa partidaren atarian San Mameseko inguruetan izandako istiluen ondorioz abiatu zuen poliziak.
Aipatutako istilu horien ostean, ikertzaileek miaketa bat abiatu zuten interneten. Horretan, Ortuellako bizilagun bat identifikatu zuten, ustez Ertzaintzaren eta Madrilgo Frente Atletico talde ultraeskuindarraren aurkako "indarkeria sustatzen" zuten hainbat mezu eta irudien egilea zelakoan.
Polizia Nazionalak azaldu duenaren arabera, ikerketan zehar baieztatu du ustezko egileak ETAko eta Hamas talde palestinarreko kideen irudiak ere partekatu izan dituela sare sozialen bitartez.
Horrekin batera, Poliziaren dioenez, atxilotua San Mamesetik kaleratu zuten Bigarren Mundu Gerran sobietar armadak lortutako garaipenaren omenezko bandera zahar bat erakusteagatik, Athletic Cluben eta Osasunaren arteko azken partidan.
Hori guztia dela medio, Polizia Nazionalak atxilotuaren "izaera bortitza" berretsi duela adierazi eta epaitegietara joateko deitu dute.