Gizartea -
Gipuzkoan
Espetxe-zigorra, bere lehengusu adingabeari sexu erasoa egiteagatik
2009an izan zen. Ordenagailua konpon ziezaion joan zen lehengusuaren etxebizitzara adingabea.
Erredakzioa
Bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizonezko bati, bere lehengusu adingabeari sexu erasoa egiteagatik. Epaiaren arabera, 2009an izan zen erasoa, Gipuzkoako udalerri batean. Ordenagailua konpon ziezaion joan zen adingabea erasotzailearen etxebizitzara.
Behin ordenagailua konponduta, gizona ohean etzan zen, eta, ''bere desio sexuala asetzeko asmoarekin'' 13 urteko lehengusuari bertan esertzeko eskatu zion. Jarraian, prakak eta barruko arropa jaitsi eta ukitzeak egin zizkion, epaiak jasotzen duenez. Gizona ere bere frakak jaisten hasi zen, baina adingabeak ihes egitea lortu zuen, epaiaren arabera.
Akusatuak azaldu duenez, mutikoa izan zen ''gainera'' etorri zitzaiona, ''sexurako nahi argiarekin''. Ebazpenean, baina, ez dute onartu gizonaren bertsioa.
Hala, bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizonari, eta ezin izango da, bost urtez, biktimarekin harremanetan jarri ezta biktimarengana gerturatu ere.
Halaber, 2.500 euro kalte-ordaina eman beharko dio adingabearen amari, kalte moralengatik.