Gizartea -

EZBEHARRA

Hil egin da larunbat arratsaldean Donostiako Martutene auzoan gidari batek harrapatu zuen 35 urteko gizona

Beste gidari batek harrapatu zuen nahita itxuraz, trafiko-liskar betean zeudela. Gizona ustez harrapatu zuen 28 urteko gidaria, epaile aurretik pasa ondoren baldintzapean libre gelditu zen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsaldean Donostiako Martutene auzoan gidari batek harrapatu zuen 35 urteko gizona hil egin da asteazken honetan. Gizona ustez harrapatu zuen 28 urteko gidaria, berriz, epaile aurretik pasa ondoren baldintzapean aske gelditu zen. 

Harrapaketa arratsaldeko 19:30ak pasatxoan gertatu zen, Donostiako Martutene Auzoaren eta Zorroagako tunelaren artean dagoen biribilgunean. Bi gidarietako batek egindako maniobra bat tarteko bi gidariak elkarren artean haserretu ziren, eta eztabaidan ari zirela, 28 urteko gidariak, nahita, biktimaren autoa jo zuen bere autoaz.

35 urteko gidaria auto barrutik irten eta beste autoaren aurrean jarri zen egin zuenarengatik kargu hartzeko asmoz, eta, une horretan, azeleragailua zapaldu eta harrapatu egin zuen. 28 urteko gidariak, biktima lurrean etzanda, larri zaurituta utzi eta lekutik ihes egin zuen. Istripua, biktimaren 33 urteko emaztea eta bien seme alabak auto barruan zeudela gertatu zen.

Donostiako udaltzainak ezbehar lekura iritsi eta handik gutxira, 28 urteko auto gidaria aurkitu zuten Amara auzoan, lan lekuan, giltzaz itxitako lokal batean. Atxilotu eta epaile aurrera eraman zuten eta epaileak deklarazio hartu ondoren baldintzapean libre utzi zuen.

Biktima berriz, 35 urtekoa, Ospitalera eraman zuten osasun egoera larrian. Atzo Garuneko Koman sartu zen eta gaur goizean hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa