Gizartea -

Rihannaren jarraitzailea

Internet bidez musika jaisteagatik lehen zigorra ezarri dute Frantzian

300 euroko isuna eskatu zuen fiskalak, baina erabiltzaileari 150 euroko isuna ezartzea erabaki du Belforteko Auzitegiak.

Interneteko erabiltzaile bat artxiboak jaisten. Argazkia: EFE
Interneteko erabiltzaile bat artxiboak jaisten.
Interneteko erabiltzaile bat artxiboak jaisten. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justiziak erabiltzaile bat zigortu du, Internetetik musika jaisteagatik. Epaiketan, erabiltzaileak onartu egin zuen, bere emaztea izan zela Rihanna kantariaren abestiak legez kanpo eskuratu zituena. Aitortza entzun ostean, Belfort hiriko (Frantzia ekialdea) Auzitegiak 150 euroko isuna ezarri dio erabiltzaileari. Epaileak arduragabekeria egotzi dio gizonari Interneteko sarbidea babestu gabe zeukalako.

Gaia auzitegira heldu aurretik, ordea, Interneteko linearen titularrak hiru abisu jaso zituen: lehenengoa, mezu elektroniko bidez, eta ondorengo biak gutun ziurtatu bidez. Izan ere, Frantziako legediaren arabera, Interneteko erabiltzaile bat artxiboak jaisteagatik zigortu aurretik, hiru ohar bidali behar zaizkio. Edonola ere, erabiltzaileak artxiboak jaisten jarraitzen badu, Hadopi izeneko aginte administratiboak Datuen Babeserako Komisioari igortzen dio kasua, honek gaia justiziaren aurrera eraman ala ez erabaki dezan.

Hadopi erakundea 2009an sortu zen, legez kanpo artxiboak jaistea eragozteko. Erakundeko bozeramaileak jakinarazi duenez, azken aldian, 14 txosten bidali dituzte epaitegietara. 

Bestalde, Aurelie Filipetti Frantziako Kultura ministroak zalantzan jarri du, duela gutxi, Hadopi erakundearen eraginkortasuna, eta Gobernua funtzionamendua aldatzea aztertzen ari dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea