Gizartea -
Eguraldia
Zeru hodeitsuekin eta zaparrada batzuekin hasi dugu uztaila
Udako hilabete berriak ez du aldaketa bortitzik ekarriko. Hala ere, asteak aurrera egin ahala, prezipitazioak ahuldu egingo dira.
EITB MEDIA
Uztaila hasi da gaur, eta udako hilabete berriak zeru hodeitsuak eta prezipitazioak ekarri dizkigu. Hala ere, asteartetik aurrera prezipitazio horiek ahulduz joango dira hileko lehen aste honetan.
Astelehenean, iparraldeko haizea eta giro grisa izango dira nagusi Kantauri isurialdean. Euskadiko iparraldean, zerua lainotuak itzartuko gaitu, eta arratsalderako erabat estaliko da. Arratsalde parean, zaparrada batzuk botako ditu noizean behin zeruak. Hegoaldean, aldiz, ia ez du euririk egingo.
Nafarroak ezberdin biziko du hilbate berriko lehenengo astea; zeru eguzkitsua eta tenperaturan aldaketa gutxirekin.
Asteartean, asteleheneko giro goibel eta hezea nagusituko da, eta prezipitazio txiki batzuk izango dira. Hala ere, horiek ahuldu egingo dira denboraren poderioz. Bestetik, tenperatura maximoak 20 eta 23 gradu artean mantenduko dira, eta 25era hurbilduko dira Ebro arroan.