Gizartea -
Creen Capital 2012
Gasteiz Europako Hiruburu Berdea sarean zabaldu da
Hogei bat blogari bidaiari hiru egunez hiriburuan zehar ibiliko dira euren irakurleei Gasteizko gauza erakargarrienak jakinarazteko.
Erredakzioa
20 blogari bidari hogei egunez Gasteiz Europako Hiriburu Berdean zehar ibiliko dira hiru egunez, Espainian zein nazioartean dituzten balizko irakurleei (web-orri horiek hilean izaten dituzten bisiten arabera milioitik gora), Gasteizi iraungarritasunaren aldeko konpromisoa aitortzen dion European Green Capital izateko dituen altxorrak ezagutarazteko. Horretaz gain, alderdi turistiko erakargarrienak ere sustatuko dira: Eraztun Berdea, Erdi Aroko Hirigunea, Santa Maria katedrala eraberritzeko lanak, museoak zein enogastronomia.
Asteburuan sare sozialetan presentzia areagotzea saiatuko dira #vitoriagreencapital hashtagaren bitartez; trendig topic bihurtu nahi du, bai eta @VitoriaGasteiz eta @turismovitoria aipatu ere. Bisita amaituta, bidaiari bakoitzak gogoan izango ditu, urte erdiz gutxienez, topaketa eta Gasteizen bizi izandako esperientziak artikulu, argazki, aipamen eta bideoi esker. Honela Gasteizek on line ingurunean duen presentzia nabarmen handituko da.
Besteak beste, honako blogen egileak bilduko dira Gasteizen: El Pachinko, Piedra de Toque, Guía Repsol, My Guia de Viajes, Nomaders, Viajar, Comer Amar, Travel Guide Videos, Fotonazos, El Guisante Verde Project, Hombre Lobo, Destinos Actua, Viajablog.