Gizartea -
Gros auzoan
Lau lagun artatu dituzte Donostiako sute batean kea arnasteagatik
Bestalde, Gros auzoko bizilagunak urik gabe gelditu dira hodi bat hautsi eta gero. Matxurak egun oso iraun dezake.
Erredakzioa
Lau lagun ospitalera eraman behar izan zituzten atzo gauen, Donostiako Gros auzoan piztu zen sute batean kea arnasteagatik, DYAk jakitera eman duenez.
Herrizaingo Sailaren arabera, sutea atzo gauen gertatu zen, 22:30etan, Gros auzoko Peña y Goñi kaleko 3.zenbakian.
Sutea piztu zen etxea hutsik zegoen eta ke asko sortu zen. Hori dela eta, bizilagun batzuk eraikineko teilatura igo behar izan zuten suhiltzaileek sua kontrolatu zuten arte.
Bi anbulantzia bertaratu ziren eta bederatzi lagun artatu zituzten bertan. Horietatik lau ospitalera eraman zituzten kea arnasteagatik.
Ur hodi bat hautsi da
Bestalde, ur hodi baten hausturak Gros auzoko bizilagunak urik gabe utzi ditu. Udalak ohar batean adierazi duenez, matxurak egun osoa iraun dezake.
Ura beste gordailu batetik desbideratzen ari dira, eta auzoko hainbat etxebizitzek ura berreskuratzea lortu dute, baina oso presio txikiarekin.