Gizartea -
Webgunea
FundicionPrincipedeAstucias.es itxi dute monarkiari satira egiteagatik
Red.es Industria Ministerioaren erakundeak webgunea itxi du, monarkiari karikatura egiten zitzaiola iritzita.
Erredakzioa
Idazle, diseinatzaile, marrazkilari eta kazetari talde batek Fundicion Principe de Astucias webgunea sortu zuen orain dela bi hilabete eskas, eta bi domeinu ".es" erregistratu zituzten horretarako: "fundicionprincipe.es" eta "fundicionprincipedeastucias.es".
Hala ere, ".es" domeinuak kudeatzen dituen Industria Ministerioaren baitan dagoen Red.es erakundeak blokeatu egin ditu.
Fundicionprincipedeastucias.com webgune berrian adierazi dutenez, aldizkari kulturalak .com luzapena erabili behar du aurrerantzean, Industriak aurreko webgunea blokeatu ostean, monarkiarekiko iraingarria zela iritzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea