Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak, Baionako bestak, eta NATOren bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Kanarietarako heldutako hainbat pertsona migratzaile. Argazkia: EFE
Kanarietarako heldutako hainbat pertsona migratzaile
Kanarietarako heldutako hainbat pertsona migratzaile. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren banaketa aztertuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoekTenerifen, 19:00etan, egingo duten bileran. EAEko ordezkariek telematikoki hartuko dute parte. Atzo, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek kontingentzia plan bat eskatuko dutela.

- Baionako bestak: Dena prest dago 17:00etan Baionako bestak hasteko. Hiriko giltzak Askatasunaren plazan bildutakoei jaurti eta Leon Erregea azaldu orduko, lehertuko da jaia Lapurdiko hiriburuan. Berrikuntzaz beterik datoz aurtengo jaiak. Batetik, uztailaren 10etik 14ra bitartean ospatuko dira, ohikoa dena baino bi aste lehenago, Parisko Joko Olinpikoekin bat egin ez dezaten. Bestetik, bestei hasiera emateko ekitaldiaren ordua ere berria da. Herriko Etxeak bost ordu aurreratu du ekitaldia; 22:00etan izatetik 17:00etara igaro da, "bertaratuko direnen segurtasuna" bermatzeko helburuarekin.

- NATOren bilera: NATO aliantza militarra osatzen duten 32 herrialdeek Washingtonen gaur hasiko duten goi bileran Ukrainari laguntzeko defentsa gastua igotzea izango dute, besteak beste, aztergai. Errusiak astelehenean egin zituen erasoen modukoetatik Ukraina babestu beharraz ohartarazi du bart Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Migrazioa Euskal Herria Eusko Jaurlaritza berriak Iparraldea Espainiako Gobernua argazkiak NATO Baiona Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Jaiak Umeak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Arabako Foru Aldundia azken ordukoa