Gizartea -

ANIMALIENGANAKO TRATU TXARRAk

Emakume batek bere txakurra bota du seigarren pisutik Bilbon

Bilboko Zorrotza auzoan gertatu da eta Animalienganako Tratu Txarren kontrako Alderdi Animalistak (PACMA) salaketa jarri du jada horren kontra.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Animalienganako Tratu Txarren kontrako Alderdi Animalistak (PACMA) emakume bat salatu du, bere txakurra seigarren pisutik botatzeagatik.

PACMAk Barakaldoko guardiako epaitegian aurkeztutako salaketaren arabera, emakumeak 16 urteko eta arraza mestizoko txakurra bere balkoitik bota zuen Zorrotzan, irailaren 12an, eguerdiko ordu bata aldera.

Herritar batek kalean botata aurkitu zuen animalia, mugitu ezinik, eta Udaltzaingoari eta Ertzaintzari deitu zien horren berri emateko. Emakumearen senarra (txakurraren jabea) ohartarazita, hura iritsi zenean, albaitariarenera eraman zuen sakrifikatzera, sufritzen jarrai ez zezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea