Gizartea -

TRAFIKOA

Auto-ilarak amaitu dira A-8an Kantabriara bidean, Abanto parean istripua izan ondoren

Bi ibilgailuk talka egin dute Abanton, eta ez da inor zauritu, baina zirkulazio arazoak sortu dira hainbat orduz.

Auto-ilarak.
Auto-ilarak
7 kilometroko auto-ilarak A-8an, Kantabriarako noranzkoan

0:39

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autobian trafikoaren egoerak normaltasuna berreskuratu du Bizkaiko zatian, Kantabriarako noranzkoan, Abanton bi ibilgailuk talka egin ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Udako asteburuetan ohikoa denez, 14:00etan hasi dira auto-ilarak A-8an Kantabriarako noranzkoan, eta 10 kilometrorainokoak izan dira tarte batean.

17:00etan, berriz, bi ibilgailuk talka egin dute Abanton, eta autobiaren ezkerreko erreian geratu dira. Ondorioz, zirkulazio arazoak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak