Gizartea -
Madrilen
Zazpi adingabe atxilotu dituzte, urritu psikiko bati eraso diotelakoan
Villa de Vallecas Madrilgo barrutian gertatu da. Atxilotuak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi ondoren, aske geratu dira.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak zazpi adingabe atxilotu ditu Madrilen, urritasun psikikoa duen 19 urteko neska bati eraso egitea leporatuta.Polizia iturriek baieztatu dutenez, joan den astean gertatu zen ustezko erasoa, Madrilgo Villa de Vallecas barrutian. Ustez, zazpi adingabeek eraso egin zioten emakumeari.Biktimaren familiak salaketa jarri zuen, eta Poliziak ustezko erasotzaileak atxilotu zituen, sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitua egotzita (sexu-jazarpena, sexu-erasoa, sexu-abusua, erakuts-zalekeria eta sexu-probokazioa biltzen ditu).Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi ondoren, aske geratu dira zazpiak.