Gizartea -

Nafarroa

Bi lagun zauritu dira, bat larriki, N-121-A errepidean, istripu batean

Kamioi bat irauli egin da 35,2 kilometroan, eta Iruñea eta Behobia arteko errepidea itxi dute bertan, bi norazkoetan.

Bi lagun zaurituta Nafarroako istripu batean Argazkia: EITB
Bi lagun zaurituta Nafarroako istripu batean Argazkia: EITB
Istripua N-121-A errepidean, Almandotz parean: Bi lagun zaurituta

00:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun zauritu dira, bat larriki, N-121-A errepidean izan den istripu batean, Nafarroako Gobernuak iragarri duenez. Kamioi batean zihoazen, eta ibilgailua irauli egin da, 35,2 kilometro puntuan. Istripuaren ondorioz, Iruñea eta Behobia arteko errepidea itxi dute, bi noranzkoetan.

03:30ean izan da ezbeharra: mantak eta infusioak zeramatzan kamioia errepidetik irten da. 48 urteko gidaria Valentziako bizilaguna da, eta traumatismo izan du aurpegian. Berarekin zihoan Paraguaiko 29 urteko emakumea larri dago, hanketan izandako hausturen eta zaurien ondorioz.

Kamioia gurutzatuta geratu da, eta errepidea itxi behar izan dute. Almandozeko bidetik ireki dute saihesbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea