Gizartea -
ARABA
Asparrena inguruan egoera bere onera etorri da, Urbaser enpresan izan den ke-isuri toxikoaren ondoren
Inguruko herritarrei etxetik ez ateratzeko eskatu zaie hainbat ordutan, badaezpada, eta isuria izan den industria-poligonoa ere, hustu egin dute.
eitb media
Goizeko 08:00ak aldera etorri da egoera bere onera Asparrena inguruan, Urbaser enpresan izan den ke-isuri kimiko toxikoa eta gero. Amezaga industria-poligonoan izan da isuria, gauerdia pasatxotan, eta kezka handia eragin du.
Badaezpada, agintariek berehala hustuarazi dute poligonoa, eta inguruko herritarrei etxetik ez ateratzeko eskatu diete. Hainbat orduz egon dira konfinatuta.
Arabako hainbat parketako suhiltzaileak bertaratu dira, besteak beste, Agurain, Langraitz eta Altsasukoak, eta inguruko larrialdi zerbitzuetako langileak ere, han egon dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak ziurtatu du egoera kontrolpean dutela.