Gizartea -
Erasoa
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, labana batekin beste bati zauri larriak egiteagatik
Zauritua ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larriak baitzituen. Atxilotua ertzain-etxean dago, epailearen esku jartzeko zain.
Erredakzioa | EITB Media
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Bilbon, lesio larrien delitu bat egotzita, gizon bati hainbat labankada emateagatik. Zauritua ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larriak baitzituen.
Ostiral gaueko hamaikak aldera gertatu zen erasoa. Ertzaintzak Bilbo Zaharrean bi pertsona borrokan ari zirela jakin zuen. Antza denez, gizon bat larri zauritu zen hainbat labankada jasota. Biktima lurrean zegoen, eta ebaki sakonak zituen gorputzeko hainbat ataletan.
Biktima artatu ostean, osasun-zerbitzuek erietxera eraman zuten. Ertzaintzak, berriz, erasotzaileari buruzko informazioa eskatu zuten.
Ustezko erasotzailea, 32 urteko gizonezkoa, Uribarri auzoan aurkitu zuten. Ertzaintza ikustean, erasoa egiteko ustez erabili zuen labana ezkutatzen saiatu zen, eta labana lurrera bota zuen arren, agenteek berreskuratu ahal izan zuten. Susmagarriak borroka bat izan zuela aitortu zien ertzainei, eta atxilotu egin zuten, lesio larrien delitu bat egotzita.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta beharrezko eginbideak betetakoan utziko dute epailearen esku.