Gizartea -
EZBEHARRA
40 urteko mendizale nafar bat hil da Nasarren, Huescan
Zizur Nagusiko bizilaguna da hildakoa, eta bi lagunekin batera mendira joana zena. Antza denez, bi lagunekin batera zebilen Guarako Arroilen Parke Naturalean, baina banatzea erabaki zuten, bere kideek arroila jaitsiera egitea erabaki baitzuten. Itzultzean, baina, ez zuten aurkitu.
EITB MEDIA
Zizur Nagusiko 40 urteko mendizale bat hilda aurkitu dute Aragoiko Nasarre herrian, Bierge udalerrian (Huesca). Huescako Guardia Zibilak abisua jaso zuen astelehenean, gaueko 23:45ean, mendizale nafarraren berririk ez zegoelako, eta goizaldean aurkitu dute hilotza. Ez zuen indarkeria zantzurik.
Gertakariak Nasarren izan dira, Guarako Arroilen Parke Naturalean, Biergeko udalerrian. Hildakoa bi lagunekin joan zen mendira, baina banatu egin ziren, bere kideek arroila jaitsiera egitera joan baitziren.
Itzultzerakoan, baina, topatzen ez zutela eta abisua eman zioten gauerdi aldera Huescako larrialdi zerbitzuei. Handik gutxira hilda topatu zutela jakinarazi du Guardia Zibilak.
40 urteko mendizale nafarraren gorpua Hueskako medikuntza institutura eraman dute. Dirudienez, ez du istripurik izan, eta arrazoi naturalengatik hil egin da.