Gizartea -
bizkaia
Gallartako hilketan parte hartzeagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Ostegunean atxilotu zuten, 32 urteko gizon bat hiltzea egotzita. Epailearen aurrera eraman ondoren, espetxeratzeko agindua eman du.
eitb media
Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Gallarta auzoan gizon gazte bat hiltzea egotzita atxilotutako 42 urteko gizona espetxera bidali dute ostiralean, epailearen aurretik igaro ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Larunbatean, abuztuaren 3an, izandako talde-borroka batean, 32 urteko biktimak lesio larriak jasan zituen. Egun batzuk geroago hil zen, ospitalean.
Ertzaintzak erasoaren ustezko egilea identifikatuta zuen, eta aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik. Biktima hil ostean, Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen, hilketaren ustezko egile gisa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea