Gizartea -
2011ko txostena
Caritasek milioi bat lagun artatu zituen, 2007an baino %174 gehiago
Txostenaren arduradunek “kezka” agertu dute krisiak “izango dituen eraginak” ikusita.
Erredakzioa
Caritasek milioi bat pertsona artatu zituen Espainian iaz, 2007an baino % 174 gehiago (orduan 370.251 artatu zituen). Gaur elkarteak jakinarazi duenez, 2011. urtean 1.015.276 lagunek laguntza eskatu zioten Caritasi.
Caritasera joan ziren pertsonen profila ere jakinarazi dute elkarte horretako arduradunek: Espainiako herritartasuna edota Europatik kanpo eta modu irregularrean dauden etorkinak, etxea galtzeko zorian daudenak, seme-alabak dituzten bikoteak edota 30 eta 44 urte arteko pertsonak.
2011ko txostenaren aurkezpenean, krisiaren inguruko zazpigarrena, Sebastian Mora Caritaseko idazkari orokorrak bere “kezka” agertu du, krisiak “izango dituen eraginak” ikusita. Bestalde, Francisco Lorenzo txostenaren ikerketa arduradunak ohartarazi du azken urteetan Espainiako autonomía erkidegoen arteko ezberdintasunak areagotu egin direla.