Gizartea -

Baieztatu egin dute

Asiako liztorrak Araban dira jada

Aurretik, intsektu mota hori Gipuzkoatik eta Nafarroako iparraldetik hedatu da. Ezti ekoizleei eta ekologiari kalte nabarmena egiten die, baina ez da arriskutsua gizakiarentzat.

Asiako liztorraren hiru ale aurkitu dituzte Aramaio udalerrian.
Asiako liztorrak Araba | Asiako liztorrak Araban daude jada
Asiako liztorraren hiru ale aurkitu dituzte Aramaio udalerrian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vespa Velutina edo Asiako liztorra Araban daudela baieztatu du Arabako Foru Aldundiak, zehazki, Aramaio udalerrian antzeman dute.

Emandako informazioaren arabera, ostegun honetan bertan hiru ale aurkitu dituzte. Aleak Ibarra inguruko erletxe baten ondean jarritako tranpan harrapatu dituzte.

Harrapakinak Neiker enpresak aztertu eta klasifikatu ditu. Asiako liztorra liztor mota inbaditzailea da.

Liztor mota horrek Frantziako hainbat erletxe deusestu ditu azken bost urteetan. Asiako liztorrak kalte egiten die ezti ekoizleei eta ekologiari, erleak hil egiten dituztelako eta erleak loreak polinizatzeko ezinbestekoak direlako.

Gizakientzako arriskurik ez

Liztorra kolore ilunekoa da eta Europakoa baino txikiagoa da. Erleekin batera, beldarrak, tximeletak euliak eta bestelako intsektuak jaten ditu. Nolanahi ere, ez da gizakiarentzako arriskutsua.

Araban agertzea espero zuten, batez ere Gipuzkoan eta Nafarroako iparraldean zeinen azkar hedatu den ikusita. Liztorraren presentzia Asiako Liztorraren Presentzia eta Hedapen Geografikoa Antzemateko Protokoloari esker baieztatu du Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea