Gizartea -
Indarkeria matxista
Bi atxilotu genero-indarkeriagatik Bilboko Aste Nagusiko lehen jardunaldian
Gainera, bost pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak ebasketa edo lapurreta egotzita, bat lesioak egiteagatik eta beste bat agintaritzaren agente baten aurkako atentatuagatik. Ertzaintzak beste bi atxiloketa egin ditu.
Agentziak | EITB Media
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren lehen egunean, horietako bi genero-indarkeria egotzita.
Udaltzaingoak Europa Pressi jakinarazi dionez, larunbateko 16:00etatik aurrera egin dituzte atxiloketak, jaiak ofizialki hasi baino hiru ordu lehenago hasi eta igandeko 07:00ak arte.
Bost pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak ebasketa edo lapurreta egotzita, beste bi genero-indarkeriagatik, bat lesioak egiteagatik eta beste bat agintaritzaren agente baten aurkako atentatuagatik. Ertzaintzak, bestalde, beste bi atxiloketa egin ditu.
Juan Maria Aburto alkateaen hitzetan, "kasu bakar bat ere ez da larria", eta, beraz, gaua "ondo" joan dela esan daiteke.