Gizartea -
Getxon, Bizkaian
'Animalien eskubideetan' espezializatutako lehenengo bulegoa, Euskadin
Animalexeko zerbitzuak ez daude partikularrei soilik zuzenduta, baita euren jarduerak animaliekin zerikusia duen profesionalei eta enpresei ere.
Maria Gonzalez Lacabex Ingurumenean eta Animalien Eskubideetan aditua den abokatuak Animalex jarri du martxan duela gutxi, ‘Animalien Eskubideetan” espezializatutako lehen bulegoa.
Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: partikularrei, enpresei, administrazio publikoei eta beste hainbat erakundeei informazioa, aholkularitza eta abokatuen laguntza, animaliekin zerikusia duen edozein gairi buruz.
Animalexetik, Maria Gonzalezek informazioa eta aholkularitza ematen du, eta, bere kasuan, epaiketetan laguntza, animali bat inplikatuta ikus daitekeen gaien inguruan.
Animalexen zerbitzuak ez daude partikularrei soilik zuzenduta; euren jardueran animaliekin zerikusia duten profesionalek eta enpresek bulego honetara joan dezakete informazioa eta aholkularitza behar duten bakoitzean, euren jardueretan aplikatu daitezkeen legeen inguruan edota lege horren inguruko prestakuntza behar dutenean.