Gizartea -
Sexu erasoa
Gizon bat atxilotu dute Donostian sexu eraso delitua egotzita, emakume bati ukituak egiteagatik
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, Donostia erdiguneko diskoteka baten inguruetan. Halaber, emakumeari diru zorroa lapurtzea ere leporatu diote.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu du Donostian sexu eraso delitua leporatuta, emakume bati ukituak egin zizkiolakoan hiriaren erdiguneko diskoteka baten inguruetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa igande goizaldean (05:10) gertatu zen. Emakumeak ertzainei emandako testigantzaren arabera, gizona oldartu zitzaion eta ukituak egin zizkion.
Ustezko erasotzailea inguruko kale batean aurkitu zuten. Sexu erasoa ez ezik, emakumeari diru zorroa lapurtzea ere egotzi diote.
Atxilotua ertzain etxera eraman zuten. Izapideak amaitutakoan, epailearen esku gelditu zen.