Gizartea -
Katalunia
117 urterekin zendu da Maria Branyas, munduko emakumerik zaharrena
Lotura zuen Iruñearekin, Kalifornian jaio bazen ere, eta Katalunian bizi, Josep Branyas nafarraren alaba zen. Tomiko Itooka japiniarra da horain munduko pertsonarekin zaharrena, 116 urterekin.
Agentziak | EITB Media
Maria Branyas emakume kataluniarra zendu da Oloten (Girona), 117 urte zituela. Branyas, munduko emakume zaharrena, Josep Branyas nafarraren alaba zen.
Branyas Oloteko (Girona) Santa Maria del Turaren egoitzan bizi zen, 1907ko martxoaren 4an jaio zen, eta munduko pertsonarik zaharrena zen, 2023ko urtarrilean Lucile Randon moja frantziarra — 118 urtekoa — hil ondoren.
Kalifornian jaio zen, nahiz eta 8 urte zituenetik Katalunian bizi. Familiak astearte honetan X sare sozialean jakinarazi duenez, Branyas "berak nahi zuen bezala hil da: lo zegoela, lasai eta minik gabe". Gainera, aholkuengatik eta bere onberatasunagatik gogoratuko dutela esan dute, eta duela egun batzuk esan zizkien hitzak adierazi dituzte: "Ezagutzen ez dudan baina oso gertu dagoen egun batean bidaia luze hau amaitu egingo da. Heriotzak aurkituko nau, baina irribarrez, aske eta pozik egotea nahi dut ".
Bere heriotzaren ondoren, Tomiko Itooka japoniarrak — 1908ko maiatzaren 23an jaioa — munduko pertsonarik zaharrenaren titulua jasoko du.