Gizartea -

Gorroto delituak

Fiskaltzak sareen erabiltzaileak identifikatzea eta gorroto-delituen kasuan sarbidea debekatzea proposatu du

Toledoko Mateo haurraren hilketaren ondoren, migratzaileak errudun joaz argitaratu ziren mezu kopurua ikusita egin ditu adierazpen hauek Miguel Angel Aguilar fiskalak.

Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitza. Argazkia: EFE:
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitza. Argazkia: EFE:
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitza. Argazkia: EFE:

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorroto eta Diskriminazio Delituen Salako fiskalak, Miguel Angel Aguilarrek, Zigor Kodea erreformatzea proposatu du, sare sozialen erabiltzaile guztiak identifikatuta egon daitezen eta gorroto-delituak egin dituztenei horietara sartzea debekatu ahal izateko.

Asteburuan Toledon 11 urteko Mateo mutikoa hil ostean, ehunka mezu argitaratu ziren sare sozialetan migratzaileei hilketa hori egotziz. Fiskaltzak adierazi du mezu "faltsu" eta "gorrotozko" horiek aztertuko dituela eta horren harira egin ditu Aguilarrek adierazpen hauek.

Bere hitzetan, "zigor proportzionatua eta beharrezkoa izango litzateke" delitu bat egiteko "Internet erabili duten pertsona horiei" sarbidea ixtea, beti ere, "kasu larrienetan eta kasu zehatzaren inguruabarrak kontuan hartuta".

Horrez gainera, erabiltzaile guztiak identifikatuta izateko moduren bat bilatzea ere proposatu du, "batik bat epaitegiek hala eskatzen dutenean". Izan ere, fiskalak azaldu duenez, "askotan ikerketak ezin du aurrera egin, egilea nor den jakiterik ez dagoelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak