Gizartea -
ERRESKATEA
44 urteko txirrindulari bat helikoptero batekin erreskatatu du Ertzaintzak Arratzua-Ubarrundia inguran
Ertzaintzak jakitera eman duenez, eguerdiko hamabi eta erdiak pasata, Larrialdi Zerbitzuek abisu bat jaso dute, ohartaraziz pertsona bat bizikletatik erori dela, Arratzua-Ubarrundia inguruan mendi-ibilbide bat egiten ari zela, eta osasun-laguntza behar zuela.
EITB MEDIA
44 urteko gizonezko batek istripua izan du bizikletan zihoala, Arratzua-Ubarrundia inguruan, eta Ertzaintzak helikoptero batekin erreskatatu behar izan du. Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, eguerdiko hamabi eta erdiak pasata, Larrialdi Zerbitzuek abisu bat jaso dute, ohartaraziz pertsona bat bizikletatik erori dela, Arratzua-Ubarrundia inguruan mendi-ibilbide bat egiten ari zela, eta osasun-laguntza behar zuela.
Suhiltzaileak, osasun-langileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu dira, eta biktima artatu dute. Biktimak hainbat traumatismo zituen istripuaren ondorioz. Azkenik, 44 urteko zauritua Gasteizko gune batera eraman dute, bertan anbulantzia bat zain zegoen eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.