Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute arratsalderako EAEn, prezipitazio iraunkorragatik

Abisua 15:00etatik 24:00ak arte egongo da indarrean, eta litekeena da ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatzea.

Oñati. Argazkia: Gurutze Azcarate
Oñati. Argazkia: Gurutze Azcarate
Oñati. Argazkia: Gurutze Azcarate

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur arratsalderako EAEn, prezipitazio iraunkorrak izango direlakoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, abisua 15:00etatik 24:00ak arte egongo da indarrean, eta litekeena da ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatzea.

Iragarpenaren arabera, arratsaldetik aurrera zaparradak botako ditu, zenbait lekutan trumoitsuak eta mardulak, batez ere hego-ekialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak