Gizartea -

Trafikoa

Udako irteera eta itzulera operazioan % 18 istripu gutxiago izan dira eta 7 lagun hil dira

Nazioarteko trafikoak 2023koarekin alderatuta % 3,5 gora egin du euskal errepideetan.

Trafioa AP-8an, Irunen. Irudia: EITB Media.
Trafioa AP-8an, Irunen. Irudia: EITB Media.
Trafioa AP-8an, Irunen. Irudia: EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udako irteera eta itzulera operazioak 2023koak baina hobeak izan dira istripuei eta hildako kopuruari dagokionez. Ibilgailuk kopuruak, bestalde, gora egin du, batez ere nazioartekoak.

Aurreko udarekin alderatuta, istripuek % 18 egin dute behera. 1.051 istripua izan dia guztira, 2023an baino 233 gutxiago. 393 istripu izan dira Gipuzkoan, 420 Bizkaian eta 238 Araban.

Zazpi lagunek galdu dute bizia uztailean eta abuztuan, iaz baino hiru gutxiago. Horietatik bost motorrean zihoazen, bat oinezkoa zen eta beste bat auto bateko bidaiaria zen.

Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak jakitera emandako datuen arabera, aurten 28 lagun hil dira euskal errepideetan.

Nazioarteko trafikoaren gorakada

Iraileko datuen zain, nazioarteko trafikoak % 3,5 gora egin du 2023koarekin alderatuta .

Jaurlaritzaren arabera, ibilbide luzeko joan-etorriak 4.060.000 izango dira aurten. Hau da, Euskadi joaneko 2.030.000 ibilgailuk zeharkatuko zuten eta etorriko beste hainbestek. Uda hasieran egindako aurreikuspenak zertxobait gainditzen dituzten kopuruak dira.

Mugako probintzietarako trafikoak ere gora egin du 2023ko udarekin alderatuta: Kantabriaranzkoak ia % 2,75 egin du gora, Burgos-Madrileranzkoak % 3,25 eta Nafarroaranzkoak % 2,5.

Eusko Jaurlaritzak Armiñongo lotunean eta AP-1/N-622 lotunean, Gasteizerako noranzkoan, eta N-622/A-1 lotunean, Burgos-Madrilerako noranzkoan, abian jarritako operazio bereziei esker, trafikoa arina izan da joan-etorri asko izan diren aldi horretan.

Era berean, A-8an, Barakaldo eta Kantabriako muga artean, ibilgailu gehien pilatzen diren asteburu eta jaiegunetan, zirkulazioa arintzeko hitzartutako garabiak 15 erreskate egin ditu (12 matxuragatik eta 3 istripuagatik), eta aurreko udan 20 erreskate egin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak