Gizartea -

Elur-jausia

Katalunieraren sustatzaile handi bat, Himalaian hildakoen artean

Marti Gasull atzo hil zen Manaslu mendia igotzen ari zenean, Nepalen. Plataforma per la Llenguaren fundatzailea zen, katalunieraren aldeko ekintzaile sutsua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marti Gasull Plataforma per la Llenguaren fundatzailea da atzo Himalayako Manaslu mendian (Nepal) hildako mendizaleetako bat.

Katalunieraren normalizazioaren aldeko plataformak azaldu duenez, Marti Gasull erakundearen zuzendariaren ondokoa zen, eta "pasio handiz" bizi zuen mendizaletasuna. Katalunieraren aldeko "ekintzaile eta borrokalari" nagusietako bat izan zela adierazi du erakundeak.

Bestalde, Roger Torrents Plataforma per la Llenguako kideak, bere aldetik, Gasullek duela 18 urte katalunieraren etorkizunaren inguruan sustatu zuen baikortasuna azpimarratu du.

Torrentsen arabera, Gasull "erreferente izan zen katalunieraren normalizazioa lortzeko borrokan, beti parte hartzen baitzuen jardueretan, hasieran boluntario gisa, eta profesionalki, gero".

"Duela 18 ure ilusio handia jarri zuen eta katalunieraren inguruan zegoen ikuspegi ezkorra aldatzen jakin zuen, buelta eman eta baikortasuna zabalduz", gaineratu du Torrentsek.

Haren esanetan, Gasullen "ametsa 8.000ko bat igotzea zen, eta laugarren saiakera zuen azkenekoa. Azkenean, pasio horrek eraman du".

Elur-jausia

Gutxienez hamar lagun hil ziren atzo eta beste zortzi lagun desagertuta daude Himalayako Manaslu mendian (Nepalen), 7.000 metrora, jazotako elur-jausi baten ondorioz, Nepaleko iturri ofizial batek jakitera eman duenez.

Marti Gasull Plataforma per la Llenguaren fundatzailea da atzo Himalayako Manaslu mendian (Nepal) hildako mendizaleetako bat.Katalunieraren normalizazioaren aldeko plataformak azaldu duenez, Marti Gasull erakundearen zuzendariaren ondokoa zen, eta "pasio handiz" bizi zuen mendizaletasuna. Katalunieraren aldeko "ekintzaile eta borrokalari" nagusietako bat izan zela adierazi du erakundeak.Bestalde, Roger Torrents Plataforma per la Llenguako kideak, bere aldetik, Gasullek duela 18 urte katalunieraren etorkizunaren inguruan sustatu zuen baikortasuna azpimarratu du.Torrentsen arabera, Gasull "erreferente izan zen katalunieraren normalizazioa lortzeko borrokan, beti parte hartzen baitzuen jardueretan, hasieran boluntario gisa, eta profesionalki, gero"."Duela 18 ure ilusio handia jarri zuen eta katalunieraren inguruan zegoen ikuspegi ezkorra aldatzen jakin zuen, buelta eman eta baikortasuna zabalduz", gaineratu du Torrentsek.Haren esanetan, Gasullen "ametsa 8.000ko bat igotzea zen, eta laugarren saiakera zuen azkenekoa. Azkenean, pasio horrek eraman du".Elur-jausiaGutxienez hamar lagun hil ziren atzo eta beste zortzi lagun desagertuta daude Himalayako Manaslu mendian (Nepalen), 7.000 metrora, jazotako elur-jausi baten ondorioz, Nepaleko iturri ofizial batek jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Albisteak bela Asia azken ordukoa Erreskateak mendian Elausoei buruzko albisteak