Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Whatsappez neskato bati sexu-erasoa egitearren
Biluzik gorputzaren atal jakin batzuen argazkiak egiteko eta sakelakoaren bitartez bidaltzeko eskatzen zion atxilotuak 12 urteko neskatoari.
Erredakzioa
Los Palacioseko (Sevilla) Guardia Zibilak 28 urteko gizon bat atxilotu du, 12 urteko neska bati, 'Whatsapp' tresnaren bidez, sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta.
Guardia Zibilak azaldu duenez, atxilotuak biluzik gorputzaren atal jakin batzuen argazkiak egiteko eta sakelakoaren bitartez bidaltzeko eskatzen zion adingabeari.
Haurraren aita izan da salaketa jarri zuena. Familiaren gertuko pertsona bat da atxilotua.
Argazkiak eskatzeaz gain, bere buruaren argazkiak bidaltzen zizkion neskatoari, eta gero mezu guztiak ezabatzeko eskatzen zion haurrari, bestela "arazoak" izango zituela argudiatuta.
Mezuetako batean, 13 urte betetzen zituenean hitzordua egitea proposatzen zion atxilotuak, eta ospatu ondoren "postrea" berak emango ziola esaten zuen.
Azkenean, sexu-gehiegikeriak leporatuta atxilotu dute 28 urteko andaluziarra.
Los Palacioseko (Sevilla) Guardia Zibilak 28 urteko gizon bat atxilotu du, 12 urteko neska bati, 'Whatsapp' tresnaren bidez, sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta.Guardia Zibilak azaldu duenez, atxilotuak biluzik gorputzaren atal jakin batzuen argazkiak egiteko eta sakelakoaren bitartez bidaltzeko eskatzen zion adingabeari.Haurraren aita izan da salaketa jarri zuena. Familiaren gertuko pertsona bat da atxilotua.Argazkiak eskatzeaz gain, bere buruaren argazkiak bidaltzen zizkion neskatoari, eta gero mezu guztiak ezabatzeko eskatzen zion haurrari, bestela "arazoak" izango zituela argudiatuta.Mezuetako batean, 13 urte betetzen zituenean hitzordua egitea proposatzen zion atxilotuak, eta ospatu ondoren "postrea" berak emango ziola esaten zuen.Azkenean, sexu-gehiegikeriak leporatuta atxilotu dute 28 urteko andaluziarra.