Gizartea -

Gertakaria Bergaran

Bergaran garabira igo den gizonak bertan jarraitzen du

Ertzaintza, Udaltzaingoa eta osasun-zerbitzuko langileak bertaratu dira gertakariaren tokira. Gizonarekin hitz egiten ari dira, garabitik jaistea konbentzitzeko.

Gizonezko bat garabi batera igo da eta bere burua botatzeko mehatxua egin du Bergaran. Argazkia: EITB
Gizonezko bat garabi batera igo da eta bere burua botatzeko mehatxua egin du Bergaran. Argazkia: EITB
Gizon bat garabira igo da Bergaran, Indarkeriaren Legearen aurka

00:36

G.P./D.P.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen goizean, 08:00etan, Bergarako epaitegien ondoan dagoen garabi batera igo zen 42 urteko gizonezkoak bertan jarraitzen du. Gizonezkoak hainbat pankarta jarri ditu garabian, hala nola "Basta de denuncias falsas" [Salaketa faltsu gehiagorik ez] eta "Soy inocente" (Errugabea naiz).

Ertzainak, Udaltzainak eta osasun-zerbitzuetako langileak bertaratu dira gertakariaren tokira eta gizonarekin hitz egiten ari dira, garabitik jaistea konbentzitzeko.

Herrizaingo Sailak 42 urte dituela eta bertan "gai pertsonalengatik" dagoela jakinarazi du.

Goiena.net atariak jakinarazi duenez, gizonak bi ohar idatzi ditu, eta horietan bere auzia azaldu du. Horren esanetan, epaileak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion, emazte ohiari tratu txarrak ematea egotzita, "errugabea" den arren.

Gainera, Genero Indarkeriaren Legeak gizonezkoak "babes gabe" uzten dituela salatzeko, gose greba abiatu duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea